KOMIKI LEHIAKETEI ESKERRAK…

Haurtzaro osoa komikiak marrazten pasa ondoren, Arte Ederren fakultatean utzi nion profesional izateko fantasia horrekin amets egiteari. Nire inguruan zebilen jendea ni baino askoz ere trebeagoa zen marrazketan eta haiek ere ez zuten aukera handiegirik izango komikien munduan lan egiteko. Garai hartan erabaki nuen ipuin eta liburuen ilustrazioekin saiatzea, aukera gehiago zegoela ematen baitzuen, eta halaxe izan zen. 10 urte eman nituen ia komikirik marraztu gabe. Hernaniko Kronikan hilean behin argitaratzen dudan tiratxoaz gain ez dut kontakturik izan komikiekin hamarkada honetan… krisia iritxi zen arte.

10 urtez ilustrazioaren munduan lan egin ondoren, krisia iritxi zen, eta harekin batera lan aukeren gutxiagotzea; eta beraz denbora libre pila! Komiki lehiaketekin saiatzea erabaki nuen orduan, ordu libreak betetzearren ezer baino gehiago. 2011ean bi lehiaketetan hartu nuen parte, biak ere lehen aldiz antolatzen zirenak. Lehenengoan Iko KUTXAKULTUR KMK LEHIAKETAn ez nuen inongo arrakastarik izan. Egia esan ez nuen lehiaketaren planteamentua ongi ulertu, eta entsegu huts batean geratu zen hura. Baina bigarrena, Igo REKALDE-ORTZADAR KOMIKI LEHIAKETA irabazi egin nuen! Hura bai ezustea! Sekulako sorpresa hartu nuen, bai, baina orduan lan irabazleari beste begi batez begiratu nion. Orduan konturatu nintzen zenbat ikasi nuen komikirik marraztu gabe pasa nituen 10 urte haietan; zenbat lagundu zidan ilustrazioari dedikatzeak. REKALDE-ORTZADAR komiki lehiaketa irabazteak komikietara dedikatzeko grina esnatu zuen niregan berriz ere eta oraingoan gutxieneko maila bat banuela jakitearen konfidantzaz. 2012. urtean lau lehiaketatan hartu dut parte, eta saririk irabazi ez dudan arren onenen artean aukeratua izan naiz haietako bitan.  GAZTEZULO aldizkariak komiki bat enkargatu dit, RUMBLE!! aldizkariak nahi dudan komiki guztiak argitaratuko dizkidala esan dit eta XABIROI aldizkariak nire proposamen bat onartu du…

"Harri baten boterea" Iko Rekalede-Ortzadar KMK lehiaketaren irabazlea

«Harri baten boterea» Iko Rekalede-Ortzadar KMK lehiaketaren irabazlea

blog copia

Eskerrak eman behar dizkiet beraz barru-barrutik, hainbeste traba eta zailtasun ekonomikoen gainetik 9. artea bultzatzen duten lehiaketak eta aldizkariak antolatzen jarraitzen duten guztiei, aitzaki perfektua ematen baitigute komikizale eta komikilarioi etxean ezerezean egon beharrean arkatza eta tintari kaña emateko eta, batez ere, nire txikitako maitalearekin, komikiak marraztearen ilusioarekin, topo egin dudalako berriz ere.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: