…ETA KRITIKAK

Asko zor diet, bai, komiki lehiaketei, eta eskerrak eman dizkiet antolatzaileei aurreko sarreran.

Baina ikusi ditut ere oso kritikagarriak iruditzen zaizkidan jarrera edo ekintzak, sutan jartzen nautenak, eta horren salaketa egiteko aprobetxatu nahi dut tartetxo hau.

Txikitik handira edo, hobe esanda gertutik urrunera, ekingo diot hurrengo sarreratan:

Joan berri den urtean Ibarrako GALTZAKOMIK lehiaketan hartu nuen parte. Oso harro nengoen egindako lanaz eta onenen artean aukeratua izateko esperantza handia nuen. Desilusio handia hartu nuen beraz horrela ez zela jakitean, eta kiroltasunarekin hartu beharrean Sari Banaketan aurkeztu nintzen nirea baino hobeak ziren lan haiek ikusteko asmoz.

Egia zen. Lehen eta bigarren sarituak oso komiki politak ziren, istorio politekin eta marrazki erakargarriekin. Onartu behar  nuen nireak baino hobeagoak zirela. Horraino dena ondo…

«Malaletxea» aipamen bereziaren saria ematerakoan iritxi zen. Saritua (Izenik ez dut emango, noski) eta sari emailea (antolatzale eta epaimahaiaren kidea zena) brometan hasi ziren esanez, elkarrekin lan egiten zutela eta nolatan ez zioten berari lehen saria eman. Epaimahaikideak barre artean erantzun zuen egia esanda ez zuela komikia ulertu, eta sarituak aitortu zuen komikiaren orri bat eskaneatzea ahaztu zitzaiola eta orri hori gabe entregatu zuela komikia lehiaketara…

Zer? Benetan? Broma izango da… Komikiari orri bat falta zaio… epaimahaikoek ez dute komikia ulertu… ETA AIPAMEN BEREZIAREN SARIA EMATEN DIOTE??? Eta gainera han ginen guztiei barre egiten digute esanez elkarrekin lan egiten dutela?

Jajaja…

Ostia… disimulu pixka bat mesedez!!!

Hurrengoan gaehiago…

Bakarrik geratzen zarenean...

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: